Asier Aranguren Urroz (Iruñea) euskal presoa aske geratu da gaur 11:30ean, eta etxera bidean da, haren senideek BERRIA.INFOri esan diotenez. 2003ko maiatzean atxilotu zuten Frantzian, ETArekin zerikusia zuela egotzita, eta Tarascon espetxean (Frantzia) zegoen iazko abuztutik.
Ekainaren 14tik gose greban zegoen Aranguren eta hamar kilo galdu ditu. Bihar beteko zuen Frantziak ezarritako zigorra, eta Espainiaren esku utzi, atxilotu, torturatu eta espetxeratuko zuten beldur zen. Espainiaren esku ez uzteko eskatuz egon da greban.
euskal presoak
Asier Aranguren Urroz euskal presoa libre geratu da
Iruñearra ekainaren 14tik gose greban zegoen, Frantziak Espainiaratuko zuen beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu