Atxiloketa

Asier Imaz Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea atxilotu dute Beasainen

Etxeko atarian atzeman dute kalez jantzitako zortzi poliziak, goizean. Urriaren 4an Batasunaren 23 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta haietatik 17 kartzelara bidali zituen Garzon epaileak. Iluntzeko 21:15etan Beasaingo Arrano Tabernara eraman du Poliziak Asier Imaz, eta une honetan taberna miatzen ari dira, lekukoen arabera.

2007ko urriaren 15a
21:36
Entzun
Asier Imaz Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea atxilotu dute gaur Beasainen, etxeko atarian, 11:30ean. Kalez jantzitako zortzi poliziak atzeman dute. Idiazabalgoa da Imaz, baina Beasainen bizi da.

Joan den urriaren 4an Seguran Batasunaren kontra operazioa egin zutenetik bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen, legez kanpoko alderdiaren bileratan parte hartu zuelakoan.

Batasunaren 23 kide atzeman zituen orduan Poliziak Seguran eta Olaberrian, "ETAren kide" izatea leporatuta. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaileak agindu zuen operazioa.

23 kideetatik 17 daude kartzelara bidali zituen Garzonek urriaren 8an: Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano (bost horiek Valdemoron dituzte orain), Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach (Alcala Mecon orain azken bost horiek), Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro eta Ane Lizarralde (Soto del Realen azken zazpiak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.