Pilota

Asier Olaizola finalerdietara, Eugiren agurrekoan

Asier Olaizolak lortu du Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietarako lehen txartela. Iruñeko Labrit frontoian jokatutako partidan, Patxi Eugiri irabazi dio (9-22). Eugiren aldean asko jokatu du Olaizolak.

2008ko maiatzaren 3a
19:33
Entzun
Saketik egin dio min eta indarrez hartu du mendean. Eugik, horrenbestez, jokatu du buruz buruko bere azken partida, erretiroa hartuko baitu uztailean. Gaur ere erakutsi du sasoiko dagoela 37 urte dituen arren, baina ezin izan dio Olaizolari aurre egin. Final-laurdenetako beste partida bihar jokatuko dute Eibarko Astelenan Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak. Aimar Olaizola txapeldunak irabaziko balu, Asier anaia zaharrenaren kontra jokatuko luke finalerdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.