Aske utzi dituzte Barcinari tartak botatzeagatik atxikitako hiru pertsonak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak karguekin libre utzi ditu Gorka Ovejero Ganboa, Ibon Garcia Garrido eta Julio Villanueva, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tarta bana botatzeagatik atxilotutako Mugitu! taldeko hiru ekintzaileak.

Foruzaingoak autoritatearen aurkako erasoa egotzi die hirurei. Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, epaitegi hori arduratzen baita agintarien aurkako erasoen auziez. Mugitu! mugimenduak salatu du aske geratzeko hiru kideak DNA probak egitera behartu dituztela foruzainek. Ovejero, Garcia eta Villanueva ostiralean atxilotu zituzten, Iruñean, bezperan Okzitaniako Tolosan Barcinari tarta bana jaurtitzea leporatuta. Mugitu! taldeak bere gain hartu du iragan osteguneko ekintza, eta AHTaren egitasmoaren aurkako protesta zela adierazi du. Talde horrek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean, Iruñean. Horrez gain, Mugitu! taldeak Euskal Herriko hainbat lekutan milaka eranskailu jarri ditu, AHTaren «triskantza» gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.