Poliziei beirazko botilak eta beste objektu batzuk jaurtitzea egotzita Ertzainak Donostian atxilotutako hamar pertsonak aske utzi dituzte, epailearen aurretik igaro ondoren. Hori jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuna Sailak. Jaurlaritzaren arabera, COVID-19aren aurkako neurriak betetzen direla kontrolatzen ari ziren poliziak, eta haietako lau zauritu zituzten. Atxilotutakoen eta aske utzitakoen artean, bi adingabeak dira; gainerakoek 18-32 urte dituzte.
Segurtasun Sailaren arabera, istiluak goizaldeko hirurak aldera sortu dira, Parte Zaharreko Ikatz kalean. Ertzainek istiluen aurkako materiala erabili zuten, eta hamar atxilotuei desordena publikoak eragitea leporatu diete.
Ostegun goizaldean, berriz, bost lagun atxilotu zituzten Donostian Poliziarekin izandako istiluen harira.