Albistea entzun

Jaiak

Aburtok iragarri du portaera arduragabeekin «zero tolerantzia» izango dutela

Alkateak gogorarazi du Bilbon aurten ez dagoela Aste Nagusirik, eta jakinarazi polizia kopurua handituko dutela.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, gaurko agerraldian.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, gaurko agerraldian. InfoBilbao Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko abuztuak 19 14:54

«Beste behin esango dut, eta espero dut azkenengo aldia izatea: Bilbon, aurten, ez dago Aste Nagusirik». Juan Mari Aburto Bilboko alkateak irmo hitz egin du gaur: argi utzi du osasun egoeraren ondorioz hirian ez dela jairik izango datozen egunetan, eta adierazi udalak «zero tolerantzia» izango duela «herritarren osasun orokorra zein pertsonen integritate fisikoa eta bizitza arrisku larrian jartzen dituen jokabide ororekin».

Hain zuzen, Aburtok gogorarazi du hamalau eguneko positiboak (100.000 biztanleko tasa) 500dik gora direla, eta azpimarratu du «une oro» presente izan behar dela hori: «Ez da broma bat [...], oraindik jendea dago ZIUetan, eta hildakoak ere badaude. Deitu ezazue nahi duzuen modura, baina hori da oraingo errealitatea».

Hori dela eta, udalak osasun neurriak betearaziko dituela esan du alkateak, eta, «desio ez den egoerarik» izan ez dadin, indarrean jarriko dutela Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin elkarlanean diseinaturiko dispositibo bat. Hala, azaldu du hiriko polizia kopurua handitu egingo dela datozen egunetarako, zenbat zehaztu gabe. Eta azpimarratu du isunak jartzen jarraituko dutela Bilbon, eta gogorarazi dagoeneko 19.000 isun baino gehiago jarri direla pandemia dela eta.

Halaber, Aburtok dei egin die herritarrei maskara erabiltzeko, distantziak mantentzeko, pilaketarik ez sortzeko eta, oro har, arduraz jokatzeko: «Bilbon, ez dira onartzen ez jokabide hezigabeak, ez portaera arduragabeak, ez osasun neurriak, betebehar zibikoak eta segurtasun betebeharrak urratzeko saiakerak, inolako aitzakiarik gabe».

Donostiako alkatea, istiluei buruz: «Alferrik da»

Donostian, berriz, ohituraz egunotan ospatu beharko litzateke hiriko Aste Nagusia, eta, aurten jairik ez dagoen arren, festa egiten ari direnak badira, Eneko Goia alkateak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean onartu duenez: «Behar ez bezalako portaerak izaten ari dira [...], baita istilu txiki batzuekin bukatu direnak ere, gaur gauekoa adibidez».

Bart gauean, hain zuzen, Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Parte Zaharrean, hiru adingabe, besteak beste, goizeko hirurak aldera kalean zebiltzan poliziei botilak eta bestelako objektuak jaurti izana egotzita. Ez da hori gertatu den lehen gaua, eta, horretaz galdetuta, Goiak esan du «gutxiengoa» direla halako jarrera duten herritarrak, eta gertakari horiek orokortzea ez litzatekeela «justua» izango, herritar gehienek «mezua barneratuta» daukatelako.

Istiluekin zerikusia dutenei buruz, berriz, «alferrik dela» adierazi du, eta horien aurka neurri zorrotzagoak erabiltzearen alde agertu da: «Portaera batzuen aurka bai. Adibidez, botilak jaurtitze hori atxiloketen bidez bukatu da, eta ez dakit isunak-edo jarriko diren, baina hartu behar diren neurriak hartu behar dira. Eta hiri altzarietan kalteak eragiten badira, eta hartzen badira horien egileak, hori dagokion isunarekin ordaindu behar da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Baheketa bat, artxiboko irudian. ©Jagoba Manterola / FOKU

Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du

Edu Lartzanguren

Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du.

Ehunka lagunek egin dute bat Arrasaten, Sare-ren deialdiarekin

«Biktimak eta giza eskubideak kontrajarri nahi izan dituzte»

Iñaki Agirre Perez

Sarek euskal presoen «bizi osorako zigorrak» salatzeko elkarretaratzeak egin ditu dozenaka herritan, Arrasaten egin behar zuen martxa «presioen» ondorioz bertan behera utzi eta gero

 ©BERRIA

ESKOLATIK EUSKARAN MURGILTZEN

Ion Orzaiz

Euskal Herrian, euskarazko murgiltze ereduan ikasten dute ikasleen erdiek baino gehiagok, eta goranzko joera erakusten dute matrikulazio datuek. Hala ere, aldeak daude herrialde batetik bestera: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, gutxiengo batek jotzen du euskarazko hezkuntzara.
 ©GUILLAUME FAUVEAU

Hiztunak lortzeko modu bakarra

Oihana Teyseyre Koskarat

Murgiltze eredua ezinbestekoa da hizkuntza gutxituen biziberritzerako; hala diote, behintzat, adituek. Nazioartean, Quebecen hasi, eta Europako herrialde zapalduetara zabaldu den eskolatze modua da, lekuan lekuko egoeretara egokituz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.