Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako gazteak

Ekainaren 11n epaituko dituzte Baionako Auzitegian, andeatzeak eragitea eta poliziaren kontra oldartzea leporatuta.

(ID_13673852) (Patxi Beltzaiz/EZEZAGUNA) 2024-03-06, Baiona.  Elkarretaratzea komisaldegiaren aurrean atxilotuak askatzea eskatzeko
Atxiloketak salatzeko protesta, asteazkenean, Baionako komisaria aitzinean. PATXI BELTZAIZ
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko martxoaren 7a
17:58
Entzun

Asteazken goizean Lapurdin atxilotutako sei gazteak aske dira. Ostegun arratsalde honetarako atera dira Baionako komisariatik. Ekainaren 11n epaituko dituzte Baionako Auzitegian, andeatzeak eragitea eta Frantziako Poliziaren kontra oldartzea leporatuta.

Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen arabera, polizia judizialak lau ikerketa abiatu ditu, eta horietan parte hartzea leporatzen diete: higiezin agentzien kontrako andeatzeak egitea, erretreten erreformaren kontrako manifestazio batean Frantziako Poliziaren kontrako istiluetan parte hartzea, Hendaiako (Lapurdi) tren turistikoaren kontrako margoketa egitea eta haren gidariari erasotzea, eta 2022ko eta iazko uztailaren 14ko manifestazioetan andeatzeak egitea.

Hainbat eragilek salatu dituzte sei gazteen atxiloketak. Asteazkenean babesa adierazi zieten dozenaka herritarrek, komisaria aitzinean egin zuten protestan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.