Aske utzi dute sanferminetan gizonezko bat larriki zauritu zuen laguna

Pasaportea kendu diote eta ezingo du Espainiako Estatutik atera.

2014ko uztailaren 15a
18:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Igandeko entzierroaren ostean gertatu zen erasoa, Estafeta kalean: gizonezko batek bortizki jo zuen beste bat buruan, eta, ondorioz, konorterik gabe gelditu zen, lurrean etzanda. Anbulantzian eraman behar izan zuten Nafarroako Ospitale Gunera. 41 urteko Iruñeko bizilaguna da erasotua.

Erasotzailea, berriz, 24 urteko estatubatuarra da, eta udaltzainek atxilotu zuten erasoa gertatu zen lekuan bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.