INDARKERIA

Aske utzi dute Zornotzako jipoiarekin lotutako azken atxilotua

Azken asteetan hamasei pertsona atxilotu dituzte kasuaren harira. Horietako zortzi adin txikikoak dira. Jipoia jasan zuen gaztea oso larri dago ZIUan. Ikerketak zabalik dago oraindik.

Ertzaintzaren auto bat Durangoko epaitegietatik ateratzen. MIGUEL TOñA / EFE
2021eko irailaren 1a
20:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen Leioan (Bizkaia), asteartean, joan den uztailaren 25ean Zornotzako (Bizkaia) parke batean gazte bat jipoitzea leporatuta. Gaur igaro da epailearen aurretik Durangoko epaitegian, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berri agentziei jakinarazi dienez, epaileak aske utzi du. Dagoeneko hamasei pertsona atxilotu dituzte jipoi horren harira. Atxilotuetatik zortzi adingabeak dira. Ikerketa zabalik dago oraindik.

Jipoia jaso zuen 23 urteko gaztea ZIU zainketa intentsiboen unitatean dago oraindik ere, oso larri, garunaren bi aldeak baitauzka oso kaltetuta erasoaren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.