euskal presoak

Asteburuan lau istripu izan zituzten presoen senide eta lagunek

Etxerat-ek jakinarazi duenez, joan zen asteburuan lau istripu izan zituzten presoen senide eta lagunek, eta ez orain arte uste zen bezala hiru. Aurrez jakindakoez gain, "Aranjuezen duten Peru Aranburu eta Soto del Realen duten Xabier Gojenola bisitatu ostean etxerako bueltan ziren bi lekeitiarrek jasan zuten sakabanaketak eragindako istripua". Kalte fisikorik ez zuten izan, baina autoak "kalte materialak" izan zituen. Orotara, zazpi senidek eta bi lagunek izan dituzte istripuak asteburu honetan.

2004ko abenduaren 29a
13:31
Entzun
Asteburu honetan "sakabanaketak eragindako istripuak" lau izan direla jakinarazi du Etxeratek gaur, eta horretaz gain, "euskal preso politiko andana" bisitarik gabe gelditu dela esan dute.

Beste behingoz salatu dute sakabanaketa politikak euskal presoen eta beraien senide eta lagunen "oinarrizko eskubideak urratzen" dituela, eta azpimarratu dutenez, "euskal preso politikoak Euskal Herriratzea da gure eta bi estatuek preso dituzten gure senide eta lagunen bizien berme bakarra".

Aurten, euskal presoen senide eta lagunek 46 istripu izan dituztela gogorarazi dute, 122 lagun "arinago edo larriago" zauritu direla eta Karmele Solaguren eta Leo Esteban hil direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.