Gurasos elkarteak auzitara jo zuen Zubietako erraustegiaren lizitazioa eteteko, eta auzitegiak astelehenean hartzekoa du erabakia, elkarteak berak jakinarazi duenez. Asteartean da biltzekoa GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, eta han ematekoak ditu lanak —mahai teknikoaren irizpideari jarraituz, eraikitzaile hauek osatutako taldeari: Urbaser, Moyua, Altuna y Uria, Murias eta LKS—. Horren aurretik ebatziko luke, beraz, auzitegiak.
Bestetik, Gurasosek berak azaldu du erraustegiaren ingurumen baimenaren aurka salaketa jarri zuela EAEko Auzitegi Nagusian, eta tramitera onartu diotela. Baimena eteteko eskatu du.
Astelehenean, Gurasosen auziaren epaia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu