AstraZeneca txertoa jarri dute Baionako ospitaleko langileek

1.600 dosi jaso ditu Ipar Euskal Herriko ospitaleak. 65 urtez beherako osasun langileak txertatzen hasi dira.

Astrazeneca txertoaren dosiak, hozkailuan. LUIS CORREAS. DGA/EFE
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko otsailaren 8a
10:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Pfizerren txertoaren ondotik, beste txerto bat heldu da Ipar Euskal Herrira, AstraZenecarena hain zuzen. Iragan astean, Frantziako Osasunaren Aginte Gorenak txerto horren erabilera baimendu zuen 65 urtez beherako herritarrentzat. Hala, AstraZeneca txertoaren dosiak banatzen hasi dira, eta Baionako ospitaleak 1.600 dosi jaso zituen iragan larunbatean. Atzo hasi ziren txertaketak egiten, eta dagoeneko 50 osasun langilek jarri dute txertoa.

Oraingoz, 50 urtez gorako 750 langile txertatu dituzte Baionako ospitaleko egoitzetan. Txertaketa kanpaina zalutzeko asmoa dute orain: AstraZeneca txertoa eskuratu dutenez, 65 urtez beherako langile orok jartzen ahalko du lehen dosia.

Datozen egunetan dosi gehiago eskuratuko dituela segurtatu du Baionako ospitaleak. «Txertaketa kanpainak aitzina segituko du, eta, eskuratuko ditugun dosien bidez, Ipar Euskal Herriko osasun egoitza guztietako langileak txertatuko dira», baieztatu dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.