Helio Robledaren tokia hartuko du Olaetxeak. Sei urteko agintaldia izango du. Kargua hartzeko ekitaldia hurrengo asteetan egingo da.
Olaetxea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da (NUP, 2000). Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoari buruzko masterra egin du. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuan hasi zen lanean, udalen ekonomia aholkulari. 1998an, Kontu Ganberako teknikari lanpostua lortu zuen, eta handik zazpi urtera, berriz, auditorearena. Geroztik, Kontu Ganberako ikuskatzailea izan da, eta etxea barrutik ondo ezagutzen du.
Kontu Ganberaren zeregina baliabide publikoen zaintza egitea da, eta azken urteetan, Nafarroako azpiegituren inguruan egindako txostenek zeresan handia izan dute.
Olaetxeak Robledaren lekukoa hartuko du. Helio Robledak bere agurrean elkarrizketa eskaini dio BERRIAri, eta datorren igandean argitaratuko da.