Atarrabiako bizilagunek ikurrinez bete dituzte kaleak, protesta gisa

Espainiako Gobernuak behartu egin dio udalari bandera ofizialak jartzera, eta «inposizio hori» salatu dute

Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Atarrabiako herritarrek ikurrinez bete zituzten atzo herriko kaleak, protesta gisa. Nafarroako Ikurren Legeak debekatu egiten du ikurrina udaletxeetan eta inguruetan jartzea. Debeku horren aurka, Bilduren udal gobernuak urrian erabaki zuen gainontzeko bandera guztiak ere kentzea. Berriki, Barne Ministeriotik eskaera bat jaso du udalak bandera ofizialak jartzeko exijituz. Ikurren legearen eta Barne Ministerioaren inposizioaren aurka egin dute protesta herritarrek. 1977n egin zen herri galdeketa batean gehiengo handi bat ikurrinaren alde agertu zen, eta legealdiz legealdi errespetatua izan da, 2003an Ikurren Legea onartu zen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.