Ibai Agirrebarrena eta Eneko Etxegarai lapurtarrak heldu den ostiralean epaituko dituzte, Parisen, ateak itxirik.Izan ere, 2009an atxilotu zituzten, eta orduan adin txikikoak zirenez, auzia lekukorik gabe egitea deliberatu du epaileak. 2009an Hiriburuko (Lapurdi) etxe agentzia baten aurka egindako erasoa leporatzen die Poliziak.
Askatasunak gogoratu du sarekada handi batean atxilotu zituztela bi auzipetuak. Hamabi gazte atxilotu zituzten orduan, eta galdeketen ondoren, aipatu bi gazteak, Xan Beyrie eta Gilen Goiti espetxeratzea deliberatu zuen epaileak. Urtebeteko espetxealdia bete zuten, baldintzapean libre libre utzi zituzten arte.
Gazteak jomugan
Garai haietan Frantziako eta Espainiako poliziek gazte mugimenduaren aurkako sarekada handiak egin zituztela gogoratu du Askatasunak. «250 gazte atxilotu zituzten Euskal Herrian, eta oraindik 300 gazte auziaren zain daude». Euskal Herriko gizarteak, eta bereziki ezker abertzaleak, gatazka gainditzeko urrats nabarmenak egin dituen arrenestatuek errepresioaren bidea hobetsi dutela salatu du Segik.
Ateak itxirik epaituko dituzte Agirrebarrena eta Etxegarai gazteak
Atxilotu zituztelarik, 2009an, adin txikikoak ziren; gazteen kontrako jazarpenaren barruan kokatu du auzia Segik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu