Atlantikoko salgai korridorearen alde egiteko deklarazioa sinatu dute

Europa barruko garraio sarea berriz aztertzeko bileran, Nafarroa eta Galizia arteko ardatza defenditzea eskatu dute

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Atlantikoko merkantzia korridorearen aldeko deklarazioa sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Galiziako eta Espainiako Gaztela eta Leon, Asturias eta Kantabriako ordezkariek. Urriaren 19an Europa barruko garraio sarea berrikusteko bilera egingo du Europako Batzordeak, eta bilera horretan Nafarroatik Galiziara doan 2.000 kilometroko ardatza defendatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Mediterraneoko Korridorearekin ez duela «talka» egiten gaineratu dute sinatzaileek, biak bateragarriak direlako.

Atlantiko tren ardatzaren Korridorearen helburua abiadura handiko tren eta itsaso bidezko garraioa sustatzea da. Hain zuzen ere, gaur egun merkantzien %83 errepidetik egiten dela nabarmendu dute agiriaren sinatzaileek. Europa barruko garraio sarean egotearen garrantzia nabarmendu dute, Portugaldik Norvegiara 11 herrialderekin lotuta egotea ekartzen duelako.

2010. urtearen amaieran Atlantikoko Korridorea Sustatzeko Plataforma sortu zen Bruselan. Deklarazioaren sinatzaileek azpiegituretan inbertsio handiak egin dituztela gaineratu dute, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote iparraldeko eta ipar-ekialdeko AHTaren sarea amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.