Atotxako geltokian lanak egiteko agindu du Adifek, AHTarentzat prest izateko

Donostian Renfek duen tren geltokia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Renfek Donostian daukan geltoki nagusia, Atotxakoa, egokitu egingo dute, AHTa han geratu ahal izan dadin. Adifek lehiaketa iragarri du proiektua egiteko: 1,1 milioi euroko aurrekontua du. Diseinu bat aurkeztu beharko dute, bidaiarientzako sarbideekin, aparkalekuekin eta horrelakoekin. Adifek dio aurreikuspenen arabera Renferen egungo geltokia dagoen lekuan jarriko dutela AHTarena ere; hortaz, oharra egin die parte hartzaileei: geltoki berria eraikitzen ari diren bitartean zerbitzua ematen jarraitu beharko du Renfek, ezingo du eten. Atotxatik hurbil, Loiolan, tren eta autobus geltokia egitearen alde egin dute Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jaurlaritzak baldintza jarri du: Donostia aldeko metroa egin ezean, ez du babestuko Loiolan geltoki hori jartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.