Adifek ezingo du eraman AHT abiadura handiko treneko lanetako hondakinak AbadiñokoAtxarte eta Atxa Txikiko harrobietara (Bizkaia). Hala argitu du Jose Luis Navarro alkateak. Esan duenez, Bilduko eta EAJko zinegotziek horren kontra egin dutenez proiektua bertan behera utzi du, Antobo aldizkariaren arabera.
Udalatxetik Elorriora arteko AHTko lanetan sortutako hondakinei eta lur mugimenduei irtenbidea eman nahian jo zuten Adif-eko ordezkariek Abadiñoko Udalera, 1995etik abandonaturik dauden harrobiak erabiltzeko baimen eske.
Abadiñoko Independenteek osatutako gobernu taldearen babesa jaso zuen proposapenak. Alkateak irailean argitu zuenez, harrobiak egoera txarrean daude eta udalak ez du dirurik konpontze lanak egiteko. EAJko eta Bilduko zinegotziak, ordea, kontra agertu ziren hasieratik, eta hor zabortegia sortu nahi zutela salatu zuten. Halaber, gogor kritikatu zuten proiektuaren ingurumen azterketarik egin ez izana
Hala izanik, harrobiak leheneratzeko beste plan baten beharra dagoela agertu dute alderdi bietako ordezkariek. Navarroren ustez, berriz, harrobiak berreskuratzeko «aukera ezin hobea» zen Adifen proiektua.
Harrobiak zabortegi ez bihurtzeko erabakiarekin pozik agertu dira Aitor Asueta Bilduko zinegotzia eta Eneko Etxebarria jeltzalea. Azaldu dutenez, gobernu taldeak eta Adifek «arin» eta «kontrolik gabe» eraman nahi zuten proiektua aurrera, geldiaraztea «zailagoa» izan zedin. Asuetaren ustez, «hasieratik eragotz zitekeen» gai honen inguruan sortutako «alarma soziala».
Atxarten ez dute AHTaren hondakindegirik egingo
Udalatx eta Elorrio arteko AHTko lanetan sortutako hondakinak hartu behar zituen zabortegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu