Gernikako Akordioaren sinatzaileek ez dute atxiloketa eta auzipetze gehiago onartuko. Hori hala, Espainiako eta Frantziako estatuei eskatu die «errepresio estrategia» amaitzeko eta ETAk eginiko elkarrizketarako deiari erantzuteko.
Gasteizen eginiko prentsaurreko batean, Gernikako Akordioaren sinatzaileek joan den ostiralean Bruselan eginiko atxiloketak salatu dituzte. Guardia Zibilarekin elkarlanean, Belgikako Poliziak Ventura Tome Quiroga eta Xabier Agirre Ibañez atxilotu zituen. Gernikako Akordioaren arabera, «errepresio handiagoarekin eta atxiloketekin» erantzun dio Espainiako Estatuak ETAren jardun armatuaren amaieraren iragarpenari. «Espainiako eta Frantziako estatuek gatazkaren ondorioei heldu behar diete ETArekin batera. Eutsiezina da estrategia errepresiboa», adierazi dute.
Auzitegi Nazionala
Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidente Angel Juanesek, berriz, ETAren iragarpenak ez duela auzitegiaren jardunean eragingo nabarmendu du, eta «lasaitasunerako» deia egin du. «Unean uneko legedia betearazi behar du auzitegiak. Eta hala egingo du orain, bihar, etzi eta beti».
ETAren jardun armatuaren amaiera
Atxiloketak eteteko exijitu die Gernikako Akordioak bi estatuei
ETAk eginiko elkarrizketarako deiari erantzuteko eta «errepresio estrategia» amaitzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu