Behin-behineko emaitzak behin betiko dira orain, Espainiako Estatutik kanpoko herritarren botoak kontatuta. Zenbaketak ez du aldatu eserleku banaketa, eta lehen bezala geratuko da legebiltzarra: 27 eserleku izango ditu EAJk, 21 EH Bilduk, 16 PSE-EEk, 10 PPk eta 1 UPDk.
Gipuzkoan ikusmina zegoen, EH Bilduren eta jeltzaleen artean 488 botoren aldea zegoenez EAJk koalizioari aurrea hartzeko aukera zuelako, baina ez da halakorik gertatu. EH Bilduk EAJk baino boto gehiago lortu ditu Espainiatik kanpo bizi direnengandik ere, eta aurreari eutsi dio, alde txikiarekin izanda ere: 647 botoren diferentzia ateratzen dio orain.
Espainiako Estatutik kanpo bizi diren 65.640 herritarrek zuten botoa emateko aukera, eta 6.801ek egin zuten.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lurraldekako analisiak-Gipuzkoa
Atzerriko botoek ez dute aldatu aulki banaketa
Gipuzkoan aurreneko postuari eutsi dio EH Bilduk, eta EAJri aldea handitu arren, txikia da oso: 647 boto
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu