30 urteko gazteak, galdu egin zela eta babesleku bila zebilela esanez deitu zuen etxera. Ertzaintza bila jardun zen atzo, eta gaur goizean ere lan horrekin jarraitu dute.
Gaztea, bere kabuz iritsi da, ordea, Murgia herrira. Berak deitu du SOS Deiak-era, eta orduan, bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte. Ondo dagoela jakinarazi du, berak.
Mendia
Atzo Gorbean galdutako gaztea bere kabuz itzuli da
Gasteiztar batek Gorbea mendian galduta pasatu du gaua. Atzo, menditik etxera deitu zuen, elurra hasi zela eta galdu egin zela esanez. Ertzaintza gaztearen bila hasi zen bereala, baina gaztea bere kasa iritsi da Murgia herrira, goizeko 9:30ak aldean. SOS Deiak-era deitu du, ondo dagoela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu