Aulestiko bide seinaleak kentzeko foru agindua
AULESTI. Bizkaiko Aldundiak Aulestiko Udalari kenarazi egin dizkio Udalbiltzak sustatutako bide seinaleak, foru arau bat betetzen ez zutela eta. Haren arabera, ez zeuden errepidetik izan beharreko distantziara. Mikel Ansotegi alkateak esan du aurrekoen toki berean jarri zituztela. Jabego publikoko bideetan zeuden; aurki jarriko dituztenak zehazki herri lurretan egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu