Mikeldi Zenigonaindia Aulestiko (Bizkaia) bizilagunak polizia indarren jazarpena salatu du Gernikako eta Aulestiko alkateek babestuta.
Mikel Ansotegi Aulestiko alkateak azaldu duenez, uztailaren 11n, Gernikako ASTRAko aparkalekuan, burua estalia zuten lau pertsona gerturatu eta «mehatxatu, mespretxatu eta presionatu» egin zuten Zenigonaindia. Pertsona horiek, alde egitean «Viva la Guardia Civil» oihukatu zuten, eta mutilari izua pasarazi zioten. Zenigonaindiak laguntza eske jo zuen Gernikako eta Aulestiko udaletara, eta gertatutakoarengatik salaketa jarri zuen Bilboko Epaitegian; salaketa, baina, artxibatu egin dute. Aulestiko alkateak salatu duenez, ez da lehenengo aldia Zenigonaindiak gisa horretako mehatxuak jasotzen dituena. Herri bietako alkateek Arartekoari dei egin diote horrelako kasuetan herritarrak babes ditzan.
Aulestiko bizilagun batek polizia indarren jazarpena salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu