Aurore Martinen euroagindua gaitzetsiko dute, Giza Eskubideen Egunaren kariaz

Batasuneko militanteari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzeak egingo dituzte Ipar Euskal Herrian

Jenofa Berhorkoirigoin
Iruñea
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara, Aurore Martin zuberotarraren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu euroagindua gaitzetsiko dute gaur. Euskal Herrian eskubideak «urratzen» direla entzunaraziko du Askatasunak, Batasuneko militantea sostengatzeko elkarretaratzeak antolatuz.

Bestalde, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Herri Berri taldeakprozedura horri buruz hitza hartuko du gaur herriko kontseiluaren bileran. Peyuco Duhart auzapezari egoerari buruz ihardukitzeko eskatuko diote. Frantzia iparreko Lille hirian ere sostengua adieraziko diote bihar.

Presoak ere, mobilizaturik

Aitzineko astean Lannemezan kartzelara etorririk Michel Mercier Frantziako Justizia ministroa, gutun bat pasarazi zioten bertako euskal presoek. Zuberotarraren Espainiaratzea onartuz Frantziako Estatuak «kolaborazio politika errepresiboa» gogortzeko hautua egin izana gaitzetsi dute. Horrelako erabakiekin Frantziako Estatuak Euskal Herrian xede den bake prozesua «eragozten» duela diote presoek.

Jon Anzari buruz, egia exijitu dute, eta euskal preso politikoen sakabanatzea eta urruntzea ere gaitzetsi dute gutunean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.