Aurreko asteburuan bost presok galdu zituzten aurrez aurreko bisitak, funtzionarioek senideak ukituta miatu nahi izan zituztelako. Senideek uko egin zioten espetxezainek ukitzeari, eta, ondorioz, ez zieten bisita egiten utzi. Senideek milaka kilometro egin zituzten arren, ezin izan zuten hurkoekin egon.
Puerto I kartzelan, Fernan Elejalderen senideek galdu zuten aurrez aurrekoa, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Huelvan, Asier Tapiaren eta Gaizka Jareñoren senitartekoak geratu ziren aurrez aurreko bisitara sartu ezinik. Ocaña I kartzelan, Jose Ignacio Gaztañagaren hurkoek galdu zuten bisita, eta Almerian, beste euskal preso baten senideak. Elejalderen kasuan, iazko urritik bost aldiz soilik egon ahal izan du aurrez aurre hurkoekin, eta hogei bisita galdu ditu.
Aurrez aurreko bisitak galdu dituzte aurreko asteburuan bost presok eta haien hurkoek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu