Hezkuntza

Aurtengo Herri Urrats, Bidarteko ikastola egiteko

Herritar batek lurra utzita egingo dute eraikina. Maiatzaren 10ean izango da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolen aldeko jaialdia. Ordurako lortu nahi dute idatzizko akordioa Frantziako admnistrazioarekin.

2009ko apirilaren 28a
18:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Bidarten (Lapurdi) ikastola irekitzeko bildu nahi du aurten dirua Herri Urratsek, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolen aldeko jaialdiak. Hain zuzen, Bidarteko herritar batek lurra utzita egingo dute han ikastola. Ortzaizekoa (Nafarroa Beherea) berritzeko ere erabiliko dute dirua.

Maiatzaren 10ean izango da aurtengo festa, Senperen (Lapurdi), Haizea alde baita lelopean. 10:00etan egingo dute irekiera ekitaldia eta, ondoren, musikak tarte handia edukiko du (gehienak Iparraldeko taldeak izango dira), birziklatzeari garrantzia emango diote, haurren txokorik egongo da...

Seaska elkartea Frantziako admnistrazioarekin hizketan ari da ikastolen baldintzak hobetze aldera, eta gaur adierazi dute Herri Urratsen aurretik beste batzar bat izango dute Parisen. Maiatzaren 10eko festaren aurretik idatzizko akordioa erdietsi nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.