ikastolak

Aurtengo Ibilaldia Trapagarango ikastolako azpiegiturak hobetzeko baliatu nahi dute

Ekainaren 3an izango da Bizkaiko ikastolen aldeko festa. Euskara teknologia berrietan sustatzen aritu direnak omenduko dituzte. [YouTube]http://youtu.be/RhzI-y_w4yM[/YouTube]

2012ko maiatzaren 22a
12:42
Entzun

34. aldiz ospatuko dute ekainaren 3an Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Trapagaranen, eta batuko duten dirua Itxaropena ikastolako azpiegiturak hobetzeko erabiliko dute, antolatzaileek esan dutenez. Ibipuntuzero da aurtengo leloa.

Ibilbideak zortzi kilometro izango ditu, eta bost gune. Egitarauan parte hartuko dute, besteak beste, Betagarrik, Oihan Vegak, Ze Esatek!-ek, eta Mikel Markez eta Erramun Martikorenak.

Euskara teknologia berrietan sustatzen aritu diren lagun eta elkarteak omenduko dituzte: Harluxet lehengusuak, Donostiako Informatika Fakultatea, Maite Goñi, Gorka Julio, Luistxo Fernandez, .eus, kaixo.com edota Fultso Crespo. 

Trapagaranek bigarren aldiz hartuko du Ibilaldia. 1972an sortu zuten Itxaropena ikastola, 11 ikaslerekin, eta gaur egun 500 inguru dauzka. "Azken urteotan lerro bakar bat izatetik bi izatera pasatu gara eta, noski, horrek espazioa berrantolatzera eraman gaitu, gure ikasgelak antolatu eta guztiok eroso eta gustura egoteko gela berriak sortzera. Ibilaldiaren ostean, DBHko ikasleak eta 0-3 zikloa hartzeko sortu berri dugun eraikin berria guztiz amaitu nahiko genuke". 

Maiatzaren 27an ziren egitekoak Ibilaldia, baina astebete atzeratu zuten Athleticen balizko ospakizunagatik —ostiralean Espainiako Kopako finala jokatuko du Madrilen, Bartzelonaren aurka—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.