Lander Fernandez errugabetzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenak. Horrela, Gorenak bertan behera utzi du euskal presoen aldeko zozketa txartelak izateagatik Auzitegi Nazionalak ezarritako hiru urteko kartzela zigorra.
Gorenaren epaiaren arabera, «zozketa txartel batzuk izateak ez du frogatzen lortuko den dirua terrorismoaren erakunde baterako denik», eta «preso eta iheslarien duintasuna eta giza eskubideak bermatzea» zen zozketaren helburua.
2008tik bueltaka
Fernandezi zozketa txartelak 2008ko abuztuan atxiki zizkionGuardia Zibilak.
Horrez gain, Gorenaren epaiak dio ez duela balio frogatzat lehendik Frantzian Fernandezek beteta zeukan kartzela zigorrak.
Auzitegi Gorenak errugabetzat jo du Lander Fernandez
ETArekin kolaboratzea leporatu zion Auzitegi Nazionalak presoen aldeko zozketa txartelak izateagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu