Hilketa

Auzitegi Nazionalak David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien hilketa ikertuko du

Auzia irekitzeak modua emango du haien senideek “terrorismoaren biktimen” laguntza jaso ahal izateko eta kausari buruzko informazioa izateko.

Ezkerretik eskuinera David Beriain eta Roberto Fraile kazetariak. JORGE FERNANDEZ MAYORAL
Olaia L. Garaialde.
2021eko irailaren 30a
13:00
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak instrukzioa irekiko du David Beriain eta Roberto Fraileren hilketak ikertzeko. Fiskaltzak egindako eskaera onartu du epaileak, peskizak aztertu ostean. Auzibidea irekita, senideek “terrorismoaren biktimei” ematen zaizkien laguntzak jaso ahal izango dituzte, eta instrukzioan informazioa izateaz gain, kausan parte hartu ahal izango dute.

David Beriain eta Roberto Fraile kazetariak dokumental bat egiten ari ziren, Burkina Fasoko parke naturaletako isileko ehizari buruz, eta iragan apirilaren 28an hil egin zituzten. 40 bat laguneko talde batean zihoazen Burkina Fasoren eta Beninen arteko parke natural batean, Afrikan. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Al Qaedak Sahelen duen azpitalde bati egotzi diote hilketa: Islama eta Musulmanak Babesteko Taldeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.