Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo absolbitu egin du, froga faltagatik

Epaiak dio ezin dela frogatu abokatuak ETAren aginduak betetzen zituenik

Erredakzioa
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Joseba Agudo abokatua absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, froga faltagatik. Atzo kaleratutako epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren aginduak betetzen zituenik eta ihesi zebiltzan ETAko kideei informazioa pasatzen zienik. Agudo martxoaren 22tik aske zegoen, behin-behinean. Epaian frogatutzat jo dute atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak ematen zizkiela, baina ez 2008an Xabier Lopez Peña Thierry-ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Ondorioz, jasotako frogak «zalantzagarriak» direla dio eta, susmoez haratago, ezin dela frogatu akusatua ETAko kidea denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.