Iazko azaroaren 3an Besainen (Gipuzkoa) AHT Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanen hasieraren kontrako protesta batean parte hartu zuten bi lagunen kontrako auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bideratu du Tolosako epaitegiak. Astelehenean epaitu behar zituzten epaitegi horretan falta delitu bat egotzita, baina azken unean kasua Auzitegi Nazionalera eramatea erabaki du epaileak. Erabaki horren atzean Euskal Y-ren kontrako mugimendua "ETArekin lotzeko" asmoa dagoela salatu du AHTren kontrako mugimenduak.
Halaber, BERRIA.INFOri agertu diotenez, protesta baketsua izan zen eta iraun zuen bitartean ez zuten inor identifikatu eta atxilotu. Egun batzuren buruan jaso zuten auzipetzearen berri, Ertzaintzaren "begizko identifikazio" batean oinarrituta. Egun hartan arratsaldeko 18:30ak aldera Goierriko AHTren aurkako asanbladak deituta Beasaingo Zaldizurreta kaleko zebra-bidean aurrera-atzera ibili zen talde bat, bertatik pasatzen ziren oinezko eta auto-gidariei Arabako Luku herrian AHT egiteko hasitako obrak salatzeko ekintza modura.
Gertatutako salatzeko prentsaurrekoa emango dute bihar, ostirala, 16:00etan, Beasaingo Zubimuzu plazan.
Azpiegiturak
Auzitegi Nazionalera bideratu dute AHTren kontra protesta egiteagatik hasitako auzi bat
Beasainen (Gipuzkoa) egin zuten protesta, iazko azaroan, =i Euskal Y=i-a eraikitzeko obren hasiera salatzeko. Protestak iraun zuen bitartean ez zen istilurik izan, eta ez zuten inor identifikatu eta atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu