EUSKAL HERRIA

Auzitegi Nazionalera eramango dute Iker Rodrigo, gaur goizean atxilotu ostean

Sortuko Bizkaiko arduradunetako bat Guardia Zibilak atzeman du gaur goizean, Bilbon. "Terrorismoa goratzea" leporatuta atxilotu dute, Xabier Lopez Peñaren hilotzari eginiko harrera antolatu zuelakoan.

2013ko apirilaren 15a
18:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Europa Press berri agentziak zabaldu duenez, Guardia Zibilak Iker Rodrigo Basterretxea Sortuko kidea atxilotu du gaur goizean Bilbon. Xabier Lopez Peña euskal presoa zenaren gorpua ostiralean Euskal Herriratu zuten, eta harrera egin zioten Sondikako aireportuan aurrena eta Galdakaon ondoren. Omenaldiak Rodrigok antolatu dituelakoan, "terrorismoa goratzea" leporatu diote. Goizeko bederatziak inguruan hartu dute atxilo.

Sortuko Bizkaiko Herrialde Kontseiluko koordinatzaile ordea da Rodrigo. Omenaldi hartan 200 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta han izan ziren, besteak beste, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea. Aurresku bat dantzatu zioten zerraldoari, eta Eusko gudariak kantatu zioten.

Frantziako Fleury-Merogis espetxetik martxoaren 11n ustekabean Parisko ospitale batera eraman, eta ia hiru aste geroago zendu zen Lopez Peña.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.