Faisan auzian Espainiako Poliziaren hiru buruzagi auzipetzeko erabakia berretsi du Auzitegi Nazionalak. ETAri laguntza ematea eta ezkutuko informazioa zabaltzea egotzita auzipetu zituen Pablo Ruz epaileak. Era berean, auziaren ikerketa aurrera eramango duen taldea ordezkatzeko eskaera ez du onartu Ruzek. Hortaz, ez du aintzat hartu Enrike Pamies Espainiako Poliziaren EAEko buruzagi izandakoak eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadako inspektoreak jarritako helegitea.
Ruzek ez zuen onartu auzipetuek ikerketan aldaketak egiteko eskaera. Beraz, helegitea aurkeztu zuten poliziek. Auzitegi Nazionaleko epaileen ustez, neurri horiek prozesua luzatu baino ez lukete egingo, eta, hortaz, «alferrekotzat» jo dituzte.
Auzitegiak atzera bota du 'Faisan auzian' auzipetuta dauden polizien helegitea
Auzitegi Nazionalaren autoak hiru polizien auzipetzea berretsi du, eta ez du onartu haiek jarritako helegitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu