Pasa den astean, Bilboko Udalak jaietan txosnak jartzeko baimena kendu zien bi konpartsei eta gaur Bilboko Konpartsek adierazi dute erabaki hori atzera bota ezean auzitegietara joko dutela ebazpena salatzeko. Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsak dira Udalaren erabakiz jaietan parte hartzeko debekua eta txosna jartzeko baimenik ez dutenak, "terrorismoa goratzen duten argazkiak eta kartelak" erakustea egotzita.
Bilboko Konpartsek Kaskagorri eta Txori Barroteri jaietan txosna jartzeko baimena ukatzea "askatasun eskubidearen" aurkako erasotzat jo dute. Udalaren ebazpena "akats larria" dela diote eta soilik PP eta PSE-EEk osatutako oposizioari ekartzen diola onura.
politika
Auzitegietara joko dute Bilboko Konpartsek, Udalak biren aurkako ebazpena atzera bota ezean
Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei jaietan txosna jartzeko baimena ukatzea "askatasun eskubidearen" aurkako erasotzat jo dute. Txosnetan "terrorismoa goratzen duten argazkiak eta kartelak" jartzea leporatzen die Bilboko Udalak biei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu