Irudia. Donostia
AUZO GUZTIETAN GAZTETXEAK ESKATUZ
Donostiako Parte Zaharrean Uxotegi gaztetxea hustu eta itxi zuen Ertzaintzak joan den astelehenean. Gaztetxea okupatu zuten gazteek hainbat ekitaldi eta mobilizazio egin dituzte harrezkero, etxetik bota eta atea adreiluz itxi izana salatzeko. Ostegunean kazolak joz ibili ziren Parte Zaharreko kaleetan, eta atzo arratsean manifestazioa egin zuten. Auzo bakoitzak gaztetxe bat izan behar duela aldarrikatu zuten dozenaka gaztek. Irudian, atzoko manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu