AVTko presidente Alcarazek jokaera "antidemokratikoa" izan duela salatu du beste hautagaiak

Francisco Jose Alcaraz aukeratu dute berriro AVT biktimen elkarteko presidente, Madrilen egin duten batzarrean. Hasieran, bi ziren elkarteko lehendakari izateko hautagaiak: Alcaraz eta Pablo Broseta. Bigarrenak, ordea, hautagaitza atzera botatzea erabaki du, Alcarezek "jokabide antidemokratikoa" izan duela iritzita.

2006ko maiatzaren 13a
18:06
Entzun
Guztiz PPren tesiekin bat egiten duten jarrerak defenditu ditu beti Alcarazek, eta Espainiako Gobernuak ETArekin harremanak izatearen kontra dago.

AVTren batzarrean 601 aldeko boto jaso ditu Alcarazek; 42 aurka eta 9 absentzio. Nolanahi ere, hiru mila bazkidetik gora ditu elkarte horrek, baina 738k bakarrik parte hartu dute batzarrean.

Alcaraz ez ezik, Pablo Broseta (ETAk 1992an hildako Manuel Brosetaren semea) ere aurkeztu da elkarteko lehendakari izteko. Azkenean, ordea, Brosetak atzera bota du hautagaitza, batzar guztian Alcarazek "jarrera antidemokratikoa" izan duelakoan. Alcarazek ez diola jendeari parte hartzen utzi, eta batzarra demokratikoa izateko oinarrizko arauak ez dituela bete salatu du Brosetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.