Beriainen atxilotu zuten gizonezkoak urruntze agindua hautsi zuen, ustez, eta bere bikotekide ohia mehatxatu. Gainera, emakumezkoaren etxebizitzan kalteak ere eragin zituen, poliziaren esanetan.
Berriozarren gizonezko bat emakumezko bat jotzen ari zela esanez deia jaso zuen Nafarroako Foru poliziak. Etxera joan ziren, eta 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten. Salaketa jarri zuen emakumezkoa, berriz, erietxera eraman zuten.
Corellako kalean bertan, bere bikotekidea jo eta arropa erre ziolakoan 36 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten, igandean.
Astelehenean 56 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Iruñean.Bikotekide ohiak deitu zion poliziari, urruntze agindua hautsi zuela esanez eta orduan atxilotu zuten. Arrazoi beragatik atxilotzen duten laugarren aldia da.
Tuterako Udaltzaingoak 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuen, bikotekideari bien etxean jo egin ziolakoan. Bigarren aldia da gizonezko hori antzeko ekintzengatik atxilotzen dutela.
emakumeen kontrako indarkeria
Azaroaren 1eko zubian bost gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan emakumeei tratu txarrak eman dizkietelakoan
Nafarroako Foru Poliziak bost gizonezko atxilotu zituen urriaren 29tik azaroaren 1erako zubian, emakumeen kontrako indarkeria kasuengatik. Larunbatean 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Beriainen, urruntze agindua ez zuelakoan bete. Igandean 30 urteko bat hartu zuten atxilo bere bikotekidea jo zuelakoan, eta 36 urteko bat Corellan, kalean bere bikotekidea jo eta arropa erre ziolakoan. Astelehenean urruntze agindua hautsi zuen beste gizonezko bat atxilotu zuten, eta asteartean, 31 urteko bat, Tuteran, bere bikotekide ohia jo zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu