Azken agurra egin diote Javi Blanco iheslariari
MIARRITZE. Azken agurra eman zioten atzo, Miarritzen (Lapurdi), Javier Blanco euskal iheslari politikoa izandakoari. Ezker abertzaleko militanteen eta iheslari politikoen agurra jaso zuen familiak, Blancoren gorpua erraustu aitzin. Preso ohi batek hitza hartu zuen, eta Blancoren engaiamendua goraipatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu