Irudia. Donostia
AZKEN AGURRA MOSES KARGBORI
Moses Kargbo Andoainen (Gipuzkoa) orain hiru hilabete hil zuten gizonaren aldeko hileta elizkizuna atzo arratsean egin zuten, Donostian, Loiola auzoko elizan. Emaztea eta seme-alabak han izan ziren, eta afrikar ugari ere bai —Sierra Leonakoa zen jatorriz Kargbo—. Emaztea eta seme-alabak hilobiratzera ekartzeko ahaleginak egin dituzte Kargboren lagunek eta Arrats elkarteak. Dirua batu dute herritarren artean, baina traba handiak izan dituzte paperekin eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu