Azken Ikasle Dantzarik ez da izango larunbatean Donostian. Illunben egitekoa zuten jaialdia Ikasle Abertzaleek, baina espero baino sarrera gutxiago saldu dituzte. Egun batzuk falta dira larunbaterako oraindik, baina ez dute posible ikusten sarrera salmena nabarmen handitu eta jaialdia bideragarri egitea. Bertan behera uztea erabaki dute, hortaz.
Ikasle Abertzaleetako arduradunek BERRIAri aurreratu diote "aurrera begirako lan politikoa baldintzatu" egin zezakeela larunbateko jaialdiarekin diru zulo handi bat egiteak, eta horregatik erabaki dutela bertan behera uztea.
Sarrera aurrez erosi duen jendea badago, eta haiei dirua itzuliko diete, sarrera erosi duten lekuan bertan.
Xehetasun gehiago bihar goizean emango dituzte Ikasle Abertzaleetako arduradunek.