TrixertaK

Azken 'trixerta', sanferminei buruzkoa

Salneurri berezia izango du Zaldieroak egindako trixertak, 15 eurokoa. BERRIAren webgunean eros daiteke, baita telefonoz deituta ere: (0034) 943-30 43 45.

jarraia112328.jpg
2015eko ekainaren 25a
08:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Sanferminak ate-joka dauden honetan, Zaldieroak diseinaturiko trixerta jantzi nahi duenak lehenbailehen egin beharko du eskaria. 4-6 egunetan jaso ahal izango da etxean, eta, azkena izanik, salneurria bera ere berezia da, 15 eurokoa.

Lau hilabetez, astero, aste horietako albisteetatik abiatuta, elastiko bat plazaratu du BERRIAk. Orotara, hamasei diseinu egin dituzte lau sortzaileren artean: Savanna Studioa, Buatxabal, Zugazart eta Zaldieroa.

Aste honetakoa azken trixerta izango bada ere, inork aurreko asteetan kaleratutakoren bat nahi izanez gero, oraindik badu erosteko aukera, BERRIAren webgunean. Uztailaren 15era arte izango dira eskuragarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.