Azken urteetako ikasle kopuruari eutsi diote EHUko Udako Ikastaroek

Jarduera guztietan 8.445 pertsona izan dira; «arrakastatsua» da hori, unibertsitate publikoaren esanetan

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Amaitu dira EHU Euskal Herriko Unibertsitateko 31. Udako Ikastaroak, eta balantzea egin dute antolatzaileek. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak: 8.445 ikaslek parte hartu dute ikastaro, mintegi, tailer eta abarretan. «Izandako arrakasta nabarmendu besterik ez dute egiten datuek», adierazi du EHUk.

Euskarazko jardueretan701 ikasle aritu dira —ikasle guztien %8,3—; batez beste, 66 pertsona izan dira euskarazko ikastaro bakoitzean. Jarduera guztiak kontuan hartuz gero, emakumeak gehiago izan dira: %62. Halaber, antolatzaileak pozik azaldu dira parte hartu dutenek ikastaroei emandako balorazioarekin: hamar puntutik ia zortzi eman dizkiete, batez beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.