Herrira mugimenduak«ekitaldi ireki eta parte hartzailea» antolatu du iganderako. Kontxako estropada eguna izanik, 13:30ean Bulebarrera gerturatzeko deia egin diete herritarrei, han, «euskal presoen eskubideen alde» arraun egin dezaten.
Enara Rodriguez Herrira-ko kideak prentsaurrekoan azaldu duenez, Azken ziaboga izena jarri dioten ekimenean herritarrak lau ilaratan lurrean eseri eta arraun egiteko imintzioak egitea da asmoa. «Euskal presoen askatasuna» irudikatu nahi dute horrekin.
Batik bat, gaixo dauden presoak aske uzteko; 197/2006 doktrina indargabetzeko, zeinari Parot doktrina deritzon, eta sakabanaketa «behin betiko amaitzeko» eskatuko dute.
Euskal presoak
'Azken ziaboga' ekitaldia egingo du Herrira-k igandean Donostian
Euskal preso politikoen eskubideen alde, 13:30ean Bulebarrean arraun egitera deitu dituzte herritarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu