Azkenaldian izandako aldaketak aintzat hartzeko eskatu du EAk

NaBairen helburu eta oinarriekin bat egiten duten eragileen aurkako betorik ez duela onartuko dio Ramirezek

Erredakzioa
Iruñea
2010eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Nafarroa Bairen oinarri eta helburuak partekatu nahi dituen indar politiko edo eragileen aurkako betorik ez duela onartuko esan du EAk. Maiorga Ramirez EAren Nafarroako idazkariak adierazi duenez, Euskal Herriko politikagintzan azkenaldian izan diren aldaketak aintzat hartu behar ditu NaBaik. «Nafarroa Bai proiektu irekia da, eta ezin du itxita egon gizartean gertatzen ari diren aldaketak ikusita».

Nafarroako EAren lurralde batzarrean egin zituen adierazpen horiek Ramirezek atzo. Ezker abertzaleak joan den astean eginiko proposamenaren inguruan eztabaidatu zuten, eta, komunikabideei bidalitako oharrean nabarmendu dutenez, aukera hori ez dute guztiz itxi. Hala ere, Nafarroako EAk uste du ezker abertzaleak «presaz» egin duela subjektu politiko berri bat osatzekoplanteamendua. «Gaur egun ez dago horretarako aukerarik; urrats asko falta dira, ezker abertzalearen legeztatzea, esaterako».

Hori hala, EAk NaBairen aldeko apustu berretsiko duela esan du Ramirezek. «NaBai da aldaketarako subjektua. EAk ez du parte hartuko NaBairen haustura eragiten duten estrategietan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.