Iñaki Azkuna alkateak adierazi du Bilboko Udalak ez duela «sei milioi euro ordainduko» Errekaldeko Kukutza gaztetxea erosteko. «Bizi garen garaiotan, herrialdea merkatuek irentsia izateko arriskuan dagoenean, ez gara zorpetuko lokal partikular bat erosi eta inoiz harremanik izan ez dudan jaun batzuk bertan egon daitezen».
Gaztetxea eraitsi eta bertan etxebizitzak eraikitzeko asmoa agertu du enpresa eraikitzaile batek. Horrek Kukutzaren aldeko elkartasun oldea eragin du azken asteetan, eta erresistentzia brigadak ere osatu dituzte gaztetxea hustu ez dezaten. Azkunak, ordea, ez du gaztetxea defenditzeko beharrik ikusten: «Orain arte autogestionatu badira, bila ditzatela beren irtenbide propioak».
Aitzitik, LAB sindikatuak babesa eskaini dio «gaztetxearen proiektu kultural eta herritarrari», eta dei egin du datorren larunbatean Bilboko udaletxetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. «Beste behin ere, indarraren arrazoia arrazoiaren indarrari gailentzen zaio. Nola da posible utzikeriatik berreskuratutako espazio bat hamahiru urtezgizarte aberastasuna sortzeko gune bihurtzea eta gutxi batzuen diruzalekeriagatik arriskuan egotea?».
Azkuna: «Ez ditugu sei milioi euro ordainduko Kukutza erosteko»
LABek larunbatean gaztetxearen alde egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu