Azkunak dio ez dela balorazio politikoak egiteko unea
Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen arabera, ez da balorazio politikoak egiteko unea, eta doluminak eman zizkien Cabacasen familiari eta lagunei. «Dolumin eguna da gaurkoa, biolentziaren inguruko gogoetak aurreragorako utzi behar dira», adierazi zuen Azkunak. Bilboko alkatearen ustez, ikerketaren emaitzak izan arte «zuhurtziaz» aritu behar da. Bilboko Udaleko Bilduko taldeak, berriz, udal bozeramaileen premiazko batzordera deitzeko eskatu zion Iñaki Azkunari. Hark ez zuen onartu eskaera. Bilduren helburua udalak adierazpen bat egitea zen, «heriotza salatzeko, familiarekiko elkartasuna adierazteko, gomazko pilotak erabiltzeari uko egiteko eta erantzukizuna eskatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu