Kilometroak

Azpeitia, klik egitear

Bihar egingo da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, eguraldia lagun.

2011ko urriaren 1a
11:35
Entzun

Eguraldia lagun Kilometroetan "jendetza" espero dute bihar Azpeitiko Ikasberri ikastolakoek, eta horregatik garraio publikoa erabiltzera deitu dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ahalegin berezia egingo du horren mesedetan Lurraldebuseko autobus zerbitzua areagotuz eta Eusko Trenek bere zerbitzua indartu dezan lagunduz.

Kilometroetara joaten direnek Reala-Athletic Espainiako Lehen Mailako futbol partida ikusi ahal izango dute, festaren antolatzaileek ibilbidean pantaila handiak jarriko dituztelako: bigarren gunean pantaila erraldoia —Garmendipen— eta bi gunetan txikiagoak —zehazteke dute non—. 12:00etan hasiko da partida.

Ikasberri Ikastolak behar berriei erantzuteko antolatuko du aurtengo Kilometroak jaia. "Administrazioen finantzaketa planak motz eta zaharkituta geratu zaizkigu. Gainera, urte gutxi barru ez gara egungo eraikinean sartuko. Behar ekonomikoak handiak dira. Ikastolen proiektu berritzailea zabaltzen jarraitzeko erronka era badugu, eskualdean bakarra baitago", esan zuen astelehenean Aitor Unanuek, Ikasberri ikastolako lehendakariak.

Egitarau zabala prestatua dute iganderako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.