Azterketa teknikoa ez dute egin behartuta zeuden hiru motorretatik bik

Eusko Jaurlaritzak IAT egin ez duten ziklomotorrak detektatzeko kanpaina abiatu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
IAT ibilgailuen azterketa teknikoa egin ez duten ziklomotorrak atzemateko kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzak, eta, hemendik aurrera, 200 eurotik gorako isunak jarriko dizkiete betebehar hori bete ez duten ibilgailuei eta azterketa egin bai baina bide segurtasunari larri eragiten dioten baldintza teknikoak betetzen ez dituztenei. Jaurlaritzaren datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ia 47.000 ziklomotor daude erregistratuta, eta nahitaezko azterketa teknikoa egin behar dutenen %65ek ez dute azterketa egin.

2008. urteaz geroztik, motorrek IAT pasatu behar dute, baina erdiek baino gehiagok ez dute egiten. Hain zuzen ere, joan den urtean Jaurlaritzak azterketa teknikoa egiteko lehen kanpaina egin zuen, eta 2009an baino 560 azterketa gehiago egin ziren 2010ean, %11,42 gehiago, hain zuzen.

Kanpainaren barruan, Industria Sailak triptiko bat egin du, eta ziklomotor baten titular diren guztiei, mota horretako ibilgailuak saltzen dituzten saltokiei eta autoeskolei bidali dizkie. Horretaz aparte, kontrolak jarriko dituzte abuztutik aurrera errepideetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.