Babes handia jaso du Urkulluk barne bozetan

EBBko lehendakari izendatuko dute berriro; Jaurlaritzarako EAJren hautagaitzarako haren izena aipatu dute

Erredakzioa
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko lehendakari izendatuko dute aho batez hurrengo lau urteetarako, Euzkadi Buru Batzarra berritzeko barne prozesuaren bigarren itzuliak argi utzi duenez. Herenegun amaitu zen bigarren itzuli hori, eta Urkullu zen hautagai bakarra; lehen itzulian Juan Jose Ibarretxe ere proposatu zuten, baina Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak uko egin zion proposamenari.

EAJren iturriek esan dutenez, lurralde guztietako udal erakunde guztiek onetsi dute Urkullu. EBBko egungo lehendakariak, beraz, alderdiko gidaritza indartu du.

Bi egiteko nagusi izango ditu hurrengo lau urteetan. Batetik,jeltzaleek abertzaleen artean orain arte izan duten hegemoniari eustea, azaroaren 20ko bozetan Amaiur koalizioak dilindan jarri baitu. Eta, bestetik, Eusko Jaurlaritza jeltzaleentzat «berreskuratzea», hasiera batean 2013ko udaberrirako aurreikusita dauden bozetan.

Jaurlaritzako lehendakarigai?

Bigarren helburu hori Patxi Lopezek EAEko lehendakaritza hartu zuenetik ezarrita dauka EAJk, eta ofiziala ez den arren, Urkullu bera izan daiteke Eusko Jaurlaritzarako jeltzaleen apustua. Zenbait jelkide gaiaz mintzatzen ari dira —batzuek, gainera, EBBko lehendakaria nahi dute EAJren Jaurlaritzarako lehendakarigai gisa—, eta Urkulluk ez duesan ez denik aurkeztuko.

Atzo kazetariek galdetu zioten EBBko eta Jaurlaritzako lehendakari izateari buruzko bateraezintasunez —Joseba Egibarrek herenegun hitz egin zuen gai horri buruz—, eta Urkulluk erantzun zuen bateraezintasunen kontuak argitu behar badira barne aukeraketaren barruan argitzen direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.