Irudia. Donostia
BABESA GAIXORIK DAGOEN PRESOARI
Ibon Iparragirre euskal presoaren berehalako askatasuna exijitu zuen atzo Ondarroako ezker abertzaleak. Gaixotasun larria duen presoarentzat elkartasun eta babes mezuak izan zituzten agerraldian parte hartu zuten herritarrek. Iparragirrek hiesa dauka, nahiko aurreratuta, eta, ezker abertzaleak jakinarazi duenez, «tratamendu egoki baten beharra dauka». Iparragirre Sevillako espetxean (Espainia) dago gaur egun, Euskal Herritik ia 1.000 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu